Saxofoi altu
Itxura
Saxofoi altu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | saxofoi |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.212-71 |
Hedadura | |
Asmatzailea | Adolphe Sax |
Saxofoi altua saxofoiaren familiako musika tresna da, Mi bemolen afinatua. Oro har, letoiaz egina dago, eta plastikozko, zurezko edo metalezko pita bat du, kanabera bakarrekoa, klarineteak bezala. Horregatik, zurezko haize instrumentuen familiakoa da, musika tresna metalezkoa izan arren, soinua sortzen duen kanabera zurezkoa baita.
25 giltza eta pita ditu, metalezko besarkagailuak (normalean) eutsitako kanabera bat jartzeko. Datu bitxi gisa, zenbait brida mota daude, larruz edo larru sintetikoz eginak bereziki. Goiko aldean hortzak dituen pita eusteko, konpentsagailu bat jartzen da, hortzak mugitu ez daitezen eta pita honda ez dadin. Tudel izurtua ere badu, eta, ondorioz, erosoagoa da tresna hau jotzea.